OndarroakoTriatloi

Koaxin Foroa
 
Página principalPágina principal  PortalPortal  CalendarioCalendario  FAQFAQ  BilatuBilatu  IzenpetuIzenpetu  LoginLogin  

Comparte | 
 

 Abenduak 7 kirolari guztiak Durangora

Ir abajo 
EgileaMezua
mitxu
Admin
avatar

Mezu kopurua : 413
Fecha de inscripción : 17/02/2009
Kokagunea : Ondarrun

MezuaGaia: Abenduak 7 kirolari guztiak Durangora   Miér Dic 02, 2009 12:43 pm

Hauxe da Koaxiko korreure alla dan deialdixe. Nahi dabenantzako hor da:
Aupa!

Ari zaigu AB27a gerturatzen, eta beharrezkoa dugu herritar guztiek Kirolharria jaialdiaren berri izatea . Ez ahaztu, euskal kirolariok bat egiteaz gain, Belodromoa bete egin behar dugula.

Horregaitik, abenduaren 7an (astelehena) Durangoko Plateruenea Kafe Antzokian (13.00etan) bilduko gara kirolariok, prentsaurrean. Kirolharria ikustera joateko deia egin, kirolariok bat egiten gaituzten ideia nagusiak aurkeztu eta bide batez gure web-gunearen ( www.euskalherrikokirolariak.org ) aurkezpen publikoa egiteko izango da agerraldia. Eta, komunikabideetan tokia izan dezagun, beharrezkoa dugu, agerraldi jendetsua egitea. Kirol esparru ezberdinetako kirolari guztiok batera.

Honetaz gain, ordurarte bildu ditugun atxikimendu zerrenda ere aurkeztuko da (1.000 kirolariko zifra gainditu behar dugu, astindu kirol mundua!).

Beraz,
- Eguna: Abenduak 7 (astelehena)
- Ordua: 13.00etan
- Tokia: Durangoko Plateruenea Kafe Antzokian
- Zeini luzatu gonbidapena? MAILA GUZTIETAKO (16 urtetik gorakoei) eta KIROL MODALITATE GUZTIETAKO EUSKAL KIROLARI GUZTIEI.

Eta, honekin batera, ez ahaztu, atxikimendu zerrendak osatzen joatea. Astebete geratzen zaigu!

Animo eta aurrera!
--
EUSKAL HERRIKO KIROLARIAK
euskalherrikokirolariak@gmail.com
Gora itzuli Ir abajo
mitxu
Admin
avatar

Mezu kopurua : 413
Fecha de inscripción : 17/02/2009
Kokagunea : Ondarrun

MezuaGaia: Re: Abenduak 7 kirolari guztiak Durangora   Miér Dic 02, 2009 12:45 pm

Euskal Selekziñoin aldeko atxikimendu zerrenda bat be bada Koaxiko korreure bixaldute. Batenbatek koaxitt@yahoo.es helbidera bidali korreo bat atxikimendu zerrenda hori bidaltzi nahi badau
Gora itzuli Ir abajo
 
Abenduak 7 kirolari guztiak Durangora
Gora itzuli 
Orria: 1/1

Permisos de este foro:Foro honetan ezin duzu gairik erantzun
OndarroakoTriatloi :: Orokorra :: Orokorrak-
Aldatu: